Idiazabal - Maiatzaren 17 an Idiazabalgo jubilatuek Calahorrara bidaia antolatu dute. 8.30ean abiatuko dira autobus geltokitik eta El Montecillo eremuan hamaiketakoa egin ostean Calahorran azoka ikusteko aukera izango dute. Bazkalostean, bingoan eta dantza egiteko aukera ere eskainiko da. Izena ostegun eta ostiral honetan eman behar da elkartean. Bazkide direnak 25 euro ordainduko dute eta besteek, berriz, 30.