Legorreta - Gaur, 19.00etan hasiko dituzte Legorretako Azintzio jaiak. Aurtengoan, Sabino Fernandezek botako du txupinazoa udaletxeko balkoitik. Besteak beste, Bilkoin Areto Futbol Taldeko sor-tzaile eta entrenatzaile izan zen eta suziria bota ostean Gizon Pikua jarriko dute balkoian. Segidan buruhandiak, erraldoiak eta bertso erronka egongo dira eta lagunarteko afaria ere egingo dute.