Orio - Orioko Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak Udalari eskatu dio asteburutan autoen zirkulazioa baimentzeko herriko plazan, eta maiatzetik aurrerako asteburuetan haien zirkulazioa baimenduta egongo da. Hala, autoek aukera izango dute larunbat eta igandeetan plazan barrena zirkulatzeko, aste tarteko egunetan bezala.