Getaria - Getariako Antxua Eguneko asteburuarekin lotuta, Artxipielagoa ikuskizuna antolatu dute maiatzaren 5erako, 22.00etan Balenciaga museoan. Kantagintza, bertsolaritza, musika eta irudien proiekzioa uztartzen ditu ikuskizunak eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan, 12 eurotan.