Villabona - Haurrentzako an-tzezlana izango da gaur, lehenengo aldiz, Villabonako aljibean. Borobil Teatro konpainiak Ali Baba eta 40 lapurrak obra eskainiko du, 17.00etan. Asier Sota, Julen Vega eta Anartz Zuazua aktoreek parte hartuko dute an-tzezlanean eta gomendatu dute obrak berak duen xarmarengatik eta aljibea oso leku berezia delako. Sarrerak bost euro balio dute eta bertan egongo dira salgai.