Azkoitia - Azkoitiarrek 44. Dantzari Txiki Egunarekin disfrutatzeko aukera izango dute gaur. Aurtengoan 200 lagunetik gora parte hartuko dute, musika eta dantza eguneko protagonista bihurtuz. Partaideak 10.45ean bilduko dira Julio Urkixon eta 11.00etan Herriko Plazarantz abiatuko dira kalejiran. Plazan otartekoa jan ondoren Balda plazan eta Eliza atarian bilduko dira euren abilezia erakusteko. Amaitzeko, denek erakustaldia eskainiko dute plazan (12.45ean).
- Multimedia
- Servicios
- Participación
