Xabier Minak bioaniztasunari buruzko hitzaldia emango du
Zumaia - Xabier Minaren erakusketa dago ikusgai egunotan Zumaiako Oxford aretoan, eta horrekin batera, gaur Itsas aniztasuna: ezkutuko altxorra izeneko hitzaldia izango da, arratsaldeko 19.00etan. Zer da bioaniztasuna? Zergatik da garrantzi-tsua bioaniztasunaren babesa? Zergatik aldatzen da bioaniztasuna itsas edo ozeano batetik bestera? Horrelako galderei erantzuna emango die hizlariak gaurko hitzorduan. A.R.