Zarautz - Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak Idiazabal Gaztaren Ibilbideko bigarren txangoa egingo du igandean. Mirandaolatik abiatuko dute ibilbidea eta Arantzazun amaituko dute, bost orduko txangoa egin ondoren. Guztira, 13 kilometro egingo dituzte mendizaleek eta goizeko 7.30ean aterako dira Agoueseneko biribilgunetik. Izena eman nahi dutenek Mendizabal kinkiladendara joan beharko dute. A.R.