Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo da astelehenera arte
Azpeitia - Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoak bere ateak itxi ditu Aste Santuko oporraldian. Hala, herriko Plaza Txikian kokatuta dagoen bulegoko arduradunek aurreratu dutenez, hurrengo astean zabalduko ditu berriro ateak bere zerbitzua eskain-tzeko, apirilaren 9an, astelehena, hain zuzen ere. Egun horretatik aurrera, ohiko ordutegian egingo du lan.