Zarautz - Urola Kostako Udal Elkarteak komunikazio teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du. Udal Elkartetik azaldu dutenez, lanpostua bitarteko funtzionarioaren izendapenaren bidez beteko da eta 12 hilabeteko iraupena izango du.
Komunikazio teknikaria Udal Elkarteko Euskara eta Komunikazio Zerbitzuan kokatuko da eta sail horretako arduradunaren agindu eta esanetara egingo du lan. Lanpostuaren eginkizun nagusia Udal Elkartearen komunikazio-plana burutu eta komunikazio ekintzak buru-tzea izango da, Udal Elkarteko sail eta zerbitzuekin lankide-tzan.
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu: lehen dabizi oposizioa eta ondoren merezimenduen lehiaketa. Aurreikuspenen arabera, pertsona hautatua datorren maiatzean edo ekainean hasiko litzateke lanean.
Baldintzak Eskatutako baldintzak honakoak izango dira: Informazio edo Komunikazio Zientzietako unibertsitate graduko titulua izatea eta euskararen laugarren hizkuntza eskakizunaren ziurtagiriaren jabe izatea.
Lanpostu honetan interesa dutenek, beraz, apirilaren 11 bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak Udal Elkartearen sarrera erregistroan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Informazio gehiago eskura-tzeko edo oinarriak ikusteko Mankomunitatearen webgunea kontsulta daiteke. - A.R.