Altzo - Ekitaldi mordoa antolatu dute bihar Altzon, herrian duten pertsonairik ezagunena omen-tzeko asmoz. Lanketa handia egin dute azken hilabeteotan Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia ezagutarazteko asmoz eta bihar, 12.00etan, proiektuak aurkeztuko dituzte jendaurrean.
Ekitaldia udaletxean izango da eta bertan aurkeztuko dute Altzoko Handiaren inguruko dokumentala, interpretazio zentroa, turismo bulegoa eta bertako produktuak salduko dituen denda. Gainera, ireki berria den Segoretxe herriko ostatua ezagutzeko aukera ere izango da. Herritarrak gonbidatu dituzte ekitaldi honetan parte hartzera.
Era berean, Altzon betirako geratuko den irudia ikusteko aukera izango da Batzarremuño eraikineko interpretazio zentroan. Iñaki Moyuak, besteak beste, Tolosako erraldoi eta buruhandien egileak, egin du Altzoko Handiaren irudia, berezko neurrian eta garaiko jantziekin. - M.S.S.