Síguenos en redes sociales:

Hogeitamar kirolari bildu ditu Amuitz Surfski Topaketak

Hogeitamar kirolari bildu ditu Amuitz Surfski TopaketakMarkos Sodupe

hondarribia. Hogeitamar kirolari bildu zituen igandean Hondarribiko Amuitz Outrigger Kanoa Klubak antolatutako Amuitz Surfski Topaketak. Asturias, Kantabria, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldetik ere etorritako piragua modalitate honetako zaleek, 2018ko denboraldiari hasiera eman diote, konpetizio asmorik gabe eta jai giroan egindako elkarretaratze honekin. Amuitz Klubak eskerrak eman dizkie parte hartu dutenei eta laguntzaile izan dituen Udalari, Amuitz Experiencesi, Arraun Elkarteari, Gurutze Gorriari eta Kirol Portuari, besteak beste.