`Stock´ azoka beasainen
Beasaingo Merkatari Elkarteak antolatutako stock azokak atzo zabaldu zituen ateak eta asko izan ziren deskontu eta beherapenak aprobetxatzera gerturatu zirenak. Guztira 39 dendek parte hartzen dute ekimen honetan. Gaur ere aukera egongo da horretarako, 10.30etik 13.30era, eta 17.00etatik 20.00etara ere bai. Gainera, arratsaldean Kike Bigurik Loinazko San Martin plaza girotuko du. Argazkia: M.A.