Síguenos en redes sociales:

Santixabelak antolatzeko bilera dago astelehenean

Usurbil. Santixabel festak antolatzeko martxan dago Usurbilgo Jai Batzordea. Aurreko astean egin zuten lehen bilera, eta hurrengoa astelehenean egingo du, 18.00etan, Potxoenean. Gunea irekia da, eta nahi duen orok du tokia batzordean. Udalak herritarrak parte hartzera animatu ditu. Hurrengo bilera horretara taldeek edo norbanakoek santixabeletan antolatu asmo dituzten ekimenen aurrekontuak eraman behar dira. A.M.