Hartu Hitza Irunek sinadurak biltzen jarraituko du gaur
Irun Azaroaren 18an herri galdeketa egiteko asmoa duen Hartu Hitza Irun plataformak horretarako behar dituen 3.000 sinaduren bilketarekin jarraitzen du, egitasmoa joan den asteburuan aurkeztu eta abiatu ostean. Gaur goizean, 11.00ak eta 13.00ak artean, Urdanibia plazako azokan egongo dira sinadurak jasotzen eta arratsaldez, 18.30ak eta 21.30ak artean, Oiasso museoaren atarian. X.S.