Síguenos en redes sociales:

Datorren urteko inauterietarako gaiak proposatu daitezke

Lasarte-Oria. Lasarte-Oriako Festen Departamentuak 2019ko inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatu ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat bana-tzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko. Iritzia emateko, apirilaren 13a baino lehenago bota behar da proposamena udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Hainbeste denbora lehenago gaia aukeratzearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauterietarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko. A.M.