Apotzaga eta Apotzagaetxebarriko altxorrak, bihar
Aretxabaleta. Apotzaga (Eskoriatza) eta Apotzagaetxebarri (Aretxabaleta) auzoek dituzten altxorrak agerian utziko dira bihar Aitor Antxia Leturia historialari eta artxibo kontuetan adituak gidatuko duen bisitan. Ibarra kiroldegian elkartuko dira 10.30ean, handik abiatzeko, autoan zein oinez. Arkupen aurrez izena ematea gomendatu dute. A.D.