Síguenos en redes sociales:

1936ko gerrari eta ondorenari buruzko tertulia, asteartean

Urretxu. Asteartean, 19.00etan, 1936ko gerrari eta ondorenari buruzko tertulia egongo da Urretxuko liburutegian. Memorian Atzera taldeko kideak izango dira hizlariak. Talde honetako kideek gerrari eta ondorenari buruz hitz egin dute 72 urretxuar eta zumarragarrekin eta liburua eta DVDa argitaratu dituzte, bi udalen beka batekin. Udalek erakusketa bat ere ireki dute, Zumarragako kultur etxean. A.Z.