Síguenos en redes sociales:

Bihar Izar haurrentzako antzerkia izango da Niessenen

Errenteria. Bihar 18.00etan Errenteriako Niessen kulturgunean haurrentzako Izar antzezlana ikusteko aukera egongo da. Sarrerak hiru euro balio ditu. Zuzendaria Jokin Oregi da eta antzezleak Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez dira. An-tzerki honek sei urteko Izarren bizi-tza kontatzen du. Neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko piano-jole bihurtzeko bidean da. Gurasoek ezarri dioten diziplina zorrotzari esker, neskatilaren trebezia maila gorenera iritsi da, baina bizitzak ezustekoak ditu. A.M.