Zazpi herribide konponduko dira Oiartzunen
Oiartzun - Datozen hiru hilabeteetan Oiartzungo Udalak zazpi herribide konponduko ditu. Lehenengoa konpontzen aste honetan bertan hasi da: Elizalde auzoan, Itturburuko herribidea. Hurrena egingo diren lanak onartu dira: Ergoienen (Luberri-berri eta Elorrondo), Gurutzen (Andrearriaga bidea), Karrikan (Gainzabal bidea), Iturriotzen (Otsakane herribidea) eta Ugaldetxon (Larraburu herribidea) Udalak jakitera eman duenez, bata bestearen segidan egingo dira lanak. Hondatuta dauden zatiak konponduko dira herribide horietan guztietan. Guztira, 120.000 euro inbertituko ditu Udalak lan hauetan.