Síguenos en redes sociales:

Burugorriko ludotekari bideratuko da Santa Eskean bildutako dirua

Itziar - Aspaldiko usadioari jarraituz, Santa Ageda bezperako eskea egingo da gaur 08.30ean Herriko Plazan hasita. Herritarrekin batera Jokin Uranga, Ander Zulaika, Aitor Zubikarai eta Joseba Martija bertsolariak eta Jon Olloki eta Itziarko trikitilari gazteak izango dira. Bildutako dirua herriko beharretara bideratzen da urtero eta aurten, Burugorri eraikinean kokatutako ludoteka proiektuarentzat izango da.