Errenteria - OarsoIrriak taldeak inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez, OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei. Otsailaren 10ean izango da ekitaldi hori.
Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute.
Otsailaren 10ean 12.00etan, familien kalejira hasiko da Merkatuzarreko plazatik abiatuta. Ibilbidean zehar musika eta dantza izango dira. Geldialdiak Foru plazan, Biterin, Xabier Olaskoaga plazan, Morrongilletan, Koldo Mitxelena plazan, Herriko plazan eta Zumardian egingo dituzte. Azkeneko leku honetan 13.00etan dantza kolektiboa burutuko dute.
Entseguak Dantza kolektiboa ikasteko entseguak urtarrilaren 28an eta otsailaren 3an izango dira, 17.00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute, interesdunek etxean ere dantza ikasten joateko aukera izan dezaten.
Antolatzaileek “OarsoIrriak Ofizioen Musikala ekintza koloretsuan” parte hartzera gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.
Informazio gehiagorako edo izena emateko oarsoirriak@- gmail.com helbidera idatzi dezakete interesdunek. - A.M.