DYAk bi ikastaro eskainiko ditu Azpeitian
Sorosle eta sorospen tailerra eta Bihotz Biriketako Suspertze ikastaroa prestatu ditu
azpeitia - Hainbat ikastaro antolatu ditu DYAk Azpeitian Ongizatea eta Osasuna sustatzeko asmoz. Sorosle eta sorospen ikastaroa eta Bihotz Biriketako suspertze tailerra eskainiko ditu.
Sorosle eta sorospen ikastaroa datorren astelehenan, urtarrilaren 22an, hasiko dira eta hiru astez luzatuko da. Saioak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira 19.00etatik 21.00etara, Loiola 91 eraikinean. Ikastaroaren matrikula 110 euro kostako da, eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurrez inolako osasun ezagutzarik izatea. Bigarren ikastaroa, bihotz biriketako suspertze tailerra familian izenekoa, hilaren 27an, larunbatean, eskainiko dute, 17.00etatik 19.00etara eta 8 euro kostako da.
Izena eman edo informazio gehiagorako 943 46 46 22 telefonora deitu behar da. - Eregi