Síguenos en redes sociales:

Hilaren 24an aurkeztuko dute Itsas Etxean ‘Euskaraldia, 11 egun euskaraz’

Hitzaldia emango du Kike Amonarrizek, euskara praktikara eraman nahi duen egitasmoa azaltzeko

Hondarribia - Hondarribiko Udalak eta Blagan Euskara Elkarteak, hiriko zenbait eragilerekin batera, bat egingo dute Euskararen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak egindako deialdiarekin eta hilaren 24an aurkeztuko dute tokiko Euskaraldia, 11 egun euskaraz egitasmoa.

Egun horretan, 18.00etan Itsas Etxeko auditoriumean, Kike Amonarrizek hitzaldia emango du, “euskararen aldeko jarreratik ekin-tzetara” salto egiteko asmoz Euskal Herriko txoko desberdinetan aurrera eraman nahi den Euskaraldian hondarribiarrak ere parte hartzera animatzeko eta motibatzeko.

gogotik praktikara Euskaraldiak, “abenduo Euskaren Egunaren aurreko hamaika egunetan zehar, euskara erabiltzeko asmoak eta gogoak ekintza praktikora eramatea” helburu duela azaldu zuen atzo Amonarrizek berak, Txomin Sagarzazu alkatearekin, Blagan elkarteko presidente Martin Lizeagarekin eta hiriko esparru desberdinetako eragileekin egindako agerraldi batean.

Euskaraldia Hondarribian bertan zein Euskal Herri osoan aldaketa bat ematen hasteko motore bilakatu nahi dute eta horretarako, “azaro eta abendu hasierako egun horietan lehenengo hitza beti euskaraz egingo duten ahobiziak, alde batetik, eta euskara ulertu eta hitz egiteko gai edo ez diren belarriprestak, lehenengo hitz horren ildoari heldu eta jarraituko diotenak, elkartzen eta antolatzen hastea” izango du helburu Amonarrizek emango duen hitzaldi honek.

Amonarrizek gogora ekarri zuen nola egitasmo honen aitzindari Donostiako Egia auzoan egindako prozesua izan zen eta ondoren, udalerrien mailan, “Lasarte-Orian egindako esperientzia ere eredu bilakatu” den, “egun batzuetarako martxan jarri zen ariketa praktikoarekin euskara gizarte osoari atsegingarri egin eta erabileran aldaketa iraunkor bat izan dena” lortuz.

nahia eta ilusioa Hondarribian euskararen ezagutzak maila haundia izanik ere, “erabilera da erronka nagusia eta honetarako guztion nahiak eta ilusioak” batzera dei egin zuen Txomin Sagarzazu alkateak, “norberaren ezagutzatik abiatuta, denon artean gizarte aldaketa hori martxan jartzera”.

Blagan Euskara Elkartearen izenean, Martin Lizeagak ere dei egin zuen hilaren 24an Itsas Etxean izango denhasierako hitzaldira joateko, “euskararen erabilera eguneroko bizitzan txertatu, hobetu eta ohiturak aldatzearen” bideari ekiteko. - X.S.