ordizia - Zer da ekintzailetasuna?, ¿edonor izan daiteke ekintzailea?, zer tresna ditut eskura ekintzaile izaten laguntzeko? Hauek eta antzerako beste hainbat galdera jorratzeko aukera izan dute aste honetan zehar Goierri Eskolako ikasle eta irakasleek ere bai, Tnikaren eta Goieki, Goierriko Garapen Agentziaren eskutik. Halaber, ekintzaileen esperientzien lekuko izan dira, hain zuzen, euren ibilbidearen berri eman die Ivan Laver-ek eta Tandem Komunikazio Grafikoa enpresaren sortzaile diren Leire eta Erkuden Mendizabalek. Denen artean, ekin-tzaile izateak gaur zer suposatzen duen azaldu die ikasleei, ikuspegi eguneratua eta zabala eskainiz.
Saio hau Ekimena Prest! programaren baitan gauzatu da. Bertan kolaboratzen dute Tnika-LHri aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta baita tokian tokiko garapen agentziek. - M.A.