Mutriku - Mutrikuarrek eta bisitariek Olga Lauzirika artistaren erakusketa berria ikusteko aukera izango dute gaurtik aurrera Zabiel kultur etxean. Erakusketa hilaren 29ra arte izango da irekita Zabielen eta bertan Olga Lauzirikaren margoak eta birziklatutako materialekin eginiko eskulanak ikusi ahalko dira. Erakusketa egunero bisitatu daiteke, 18.00etatik 20.00etara bitartean, hain zuzen ere. Era berean, larunbat eta igandetan eguerdian irekiko da (12.00etatik 14.00etara arte).