Síguenos en redes sociales:

Morkaikok ezohiko batzarra antolatu du hilaren 26rako

Bilera horretan hainbat gai jorratuko dira; horien artean Elgoibarko mendi taldearen 75. urteurreneko egitaraua

elgoibar - Elgoibarko Morkaiko mendizale taldeak bere bazkide guztiak animatu nahi ditu hilaren 26rako antolatu duen ezohiko batzarrean parte hartzera. Bilera hori 19.00etan hasiko da kultur etxeko hitzaldi gelan eta bertan elkarterako “interes handikoak” diren hainbat gai jorratuko dituzte.

Ezohiko batzarra abiatzeko zuzendaritza taldean egin beharreko aldaketak proposatu eta onartuko dira eta horren ondoren barne antolamenduari eta urteko plangintzari buruzko azalpenak emango dituzte.

Amaitzeko, Morkaiko mendizale elkarteak 2018an ospatuko duen 75. urteurreneko gaia jarriko da mahai gainean, beti ere, mendizaleek proposamenak jasotzeko. Bilera galdera eta eskaerekin amaituko da. - J.L.