Síguenos en redes sociales:

Lesbikomikia aurkeztuko da gaur kultur etxean

Lasarte-Oria - Gaur 19.00etan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi-aretoan, L.S.B, Ana Lesbikomikiaren aurkezpena burutuko da. Hizlaria komikiaren autorea Teresa Castro Gutiérrez izango da. Marrazkilari eta idazleak azaldu duenez, emakumeak komiki mundutik baztertuak izan dira eta are gehiago emakume lesbianak. Hutsune hori betetzera dator komiki hau.