Síguenos en redes sociales:

Merkatariek eta tabernariek bat egin dute Azpeitian

Azpeitia txartelarekin ordaintzen dutenek tragoa eta pintxoa hartu ahalko dute Azteko tabernetan

azpeitia - Azte Azpeitiko Alde Zaharreko tabernarien elkarteak, eta Bertan Azpeitiko merkatarien elkarteak, herritarrei zuzenduriko dinamizazio ekintza berri bat antolatu dute elkarlanean.

Hori dela eta, datorren astelehenetik aurrera Azpeitia txartelarekin Bertaneko saltokietan egiten diren lehen 1.040 erosketek, Azteko tabernetan pintxoak eta tragoak doan eskuratuko dituzte.

Ekimenaren bultzatzaileek jakinarazi dutenez, “saltokian ordainketa egiterakoan ticketean agertuko da saria eta ticket hori bera aurkeztu beharko da dagokion tabernan pintxoa eta tragoa doan eskuratzeko”. Ekintza honekin, bi elkarteen arteko sinergiak bilatu nahi izan dira eta, aldi berean, Azpeitian erosketak egin eta denbora libreaz gozatzeko esperien-tzia ezberdin bat eskaini. - J.L.