Oiartzun - Oiartzungo Udalak Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetako hainbat herribide eraberritzea erabaki du. Esaterako, Ergoiengo Añakadi herribidea, Portuburu baserritik Añakadira doana, konpontzeko lanak hasi dira. Ondoren, Karrikako Lekungaraiko bidea txukunduko da. Lekungaraitik Artikutza bitarteko baserri guztietako postontziak daude gune horretan.
Lan hauek bukatu ondoren, Gurutzetik Elizaldera, Urkabe zeharkatzen duen Fraileen Bideko herribidea konponduko da, eta Ergoiengo Arbelaitz bidea ere. Hemen gainera bidegorria lotzeko pasabidea egingo da, auzotarren aldarrikapen bati erantzunez.
Lau herribideen konponketa lanak enpresak berak egingo ditu eta Oiartzungo Udalak 87.000 euro pasatxoko inbertsioa bideratuko du lan hauetarako. - A.M.