XV. edizioa. Azkoitiko Artxamendi topalekuak bere Gazte Astearen baitan antolatzen duen patata tortilla lehiaketak baditu irabazleak. Txapelketaren XV. edizioa aste honetan bertan jokatu da eta epaimahaiak Oihana Goenaga, Ane Errazu eta Alba Urtzelai gazteak osatutako taldeak aurkeztutako tortillari eman diote lehen saria. Artxamendi topalekuko hezitzaileek eta epaimahaiko kideek “parte-hartzaile guztiek egindako lana” nabarmendu dute; “aurtengo lehiaketara aurkeztutako ia tortilla guztiak oso onak daudelako”. Argazkia: N.G.