Sasoirako denda zabaldu du Hondarribia Arraun Elkarteak
hondarribia. Urtero traineru sasoian ohi duen bezala, Hondarribia Arraun Elkarteak denda zabaldu du. Oraingoan, Ama Guadalupekoaren babesle den Alkainek lekua utzi du Zuloaga kalean daukan lokalaren barruan. Bertan, arraunzaleek (giltzatakoak, zapiak, kamisetak, poloak, motxila eta poltsak, aterkiak, banderak edo arraunlariek erabiltzen duten arropa teknikoa erosi ahal dituzte, besteak beste. Denda asteartetik ostiralera 17.00etatik 21.00etara dago zabalik, larunbatetan 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 21.00etara, eta jai egunetan, 11.00etatik 14.00etara. Argazkia: X.S.