Urretxu. Zumarraga eta Urretxuko Secundino Esnaola musika eskolako ikasleak ikasturte amaierako emanaldiak egiten ari dira. Gaur, 19.00etan, ikasturte amaierako kontzertua emango dute Labeaga aretoan. Asteartean, 19.30ean, kantu ikasleek zarzuela emanaldia egingo dute Zelai Arizti aretoan. Bukatzeko, hilaren 25ean Zumarragako jaietako kon-tzertua eskainiko dute: 13.30ean izango da, Areizaga-Kalebarren plazan. A.Z.