Artzeri buruzko erakusketa zabalik dago
Usurbilgo Potxoenean herriko idazlearen “unibertsoa” ikusgai egongo da uztailaren 3ra arte
Usurbil - Ikimilikiliklik, JA Ar-tzeren unibertsoa erakusketa Usurbilgo Potxoenea kultur etxean izango da ikusgai uztailaren 3ra arte.
Atzo zabaldu zen erakusketa eta Xabier Arregik, Usurbilgo alkateak agerraldian azpimarratu zuen bezala, Joxanton Artze (Usurbil, 1939) “herritar eredugarria izan da.” Arregiren ustez, “herria bizitzeko eta sentitzeko etnografo bikaina izan da: etxeen eta lekuen izenak ez ezik, bizi-tzeko moduari buruzko memoria bizia izan da, euskararekiko eta herri baloreekiko atxikimendua helarazi digu. Idazlea baino gehiago izan da, herriaren iraganaren berritzaile eta etorkizuneko giltzak eta hitzak eman dizkiguna”.
Ildo horretan, erakusketa, Ar-tzeren imaginario eta unibertsoan murgiltzeko modu bat da. Sortzaile gisara egindako ibilbidean barneratzeko modua eskaintzen du, bere hainbat liburu eta sormen lan erakutsiz eta azalduz. Besteak beste, aipagarriak dira zentzu horretan Isturitzetik Tolosan barru edota Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona.
Atzoko aurkezpenean, besteak beste, Juan Kruz Igerabide, Mikel Laboa Katedrako zuzendaria, eta erakusketaren komisario izan diren Carlos Rodriguez eta Alberto Lizarralde egon ziren, Jexux Artze kultur elkarteko arduradunekin batera. Denek, erakusketak Usurbilen “zentzu bikoitza duela” aipatu zuten, “erakusketak Usurbil elikatzen duelako eta Usurbilek ere, bere aldetik, erakusketari zentzu emotibo berezia eskaintzen diolako”. Erakusketa hau Donostian eta Miarretzen ikusgai egon da ere. - A.M.