zarautz - Enpresagune ekimena enpresa haztegi edo enpresa berrien gune bat da, eta Urola Kostako Udal Elkarteak bi lokal alokairuan jarriko ditu; batetik, enpresa txikiak eratzeko egitasmo zehatzei edo sortu berri diren enpresei lantoki egokia eskaintzeko, eta bestetik, enpresaren kudeaketaren arloan laguntza zerbitzua eskain-tzeko. Hala, 15,60 metro karratu dituen bi lokal jarriko dituzte alokairuan, eta beren postontzia, giltza, ate automatikoa eta bulegoa ditu lokal bakoitzak. Horretaz gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta Internet ere jarrita dituzte. Bestalde, bulego bakoitzak Enpresaguneko sarreran identifikatzeko errotulu bat du (enpresaren izena eta logoa), eta erabilera komuneko eremu hauek dituzte: bilera gela eta ikasgela.

Eskaerak apirilaren 6a bitarte Dagoeneko aurkez daitezke eskaerak Urola Kostako Udal Elkarteko sarrera erregistroan (Urdaneta bidea 6, Zarautz) apirilaren 6a baino lehen. Interesa dutenek eta informazio gehiago nahi dutenek 943 890 808 telefonora deitu dezake edo enpresasustapena2@urolakosta.eus helbide elektronikora idatzi. - A.R.