Síguenos en redes sociales:

Bertso giroan

Bertso giroan

Amaika aldiz entzun degu, bertsorik onenak aizeak eramaten ditula eta abar. Ala ere, manetofon edo tresna oiek sortu ziran ezkero, txapelketa eta jaialdi nagusitako bertsoak jasotzen dira; jaso bakarrik ez, liburutan argitaratu ere bai. Bertso oiek asko galtzen dute ordea, beren jatorrizko

lekutik erten diranean eta oraindik geiago tresna orretatik paperera aldatzen badira.

Kantatu ditunak kantatu ditulako, eta alako giroan, du grazirik geiena bertsoak. Adibidez , Lazkao Txikik kantatutako bertsoak askoz grazi gutxiago izango zuten Basarrik kantatuta. Eta berdin Lazkao Txikik Basarrirenarekin. Eta orrela milla adibide jarri litezke.

Beste bertso sail bat badago, bertsolariaren buruan sortu arren betiko galduta gelditzen dana. Batek izan lezazke besteak baiño geiago, baiña zein bertsolariri etzaio gertatu jaialdi batetik etxeratzean edo oieratzean, bururatu zaion bertsoa kantatu gabeko damua?

Neroneri gertatutako bixigarri bat kontatzera nijoa, irakurle. Sanagustiñak ziran Berrobin, Lazkao Txiki ta biok giñan kantatzen beste askotan bezela; Arantzazuko praile Aita Demetrio Garmendia, Berrobiko semea, sermoilari sonatua, bertso zalea ere bai (G. B.), bere jaiotetxera etorriz, guregana bildu zan praile ori manetofoi batekin. Egun artako bertso geienak tresna orretan eramanak izango zitun.

Arratsaldeko plazako saioa egin ondoren Joanitone esaten genion taberna orretan bildu giñan bertsolariak, zaleak eta praile ori ere bai. Nola ez?

Zerbait arrantxo egin gendun eta asi giñan bertsotan. Etzan urte asko Arantzazuko eliz berria altxa zutela praile oiek atez-ate eskean ibillita, gu bertsoetan gai orretara sartu giñan, praile ori ondoan gendula bide; ain zuzen, Aita Demetrio ori ibilli zan Berrobin eskean aurreko igandean sermoi eder bat egin ondoren. Noizbait etxera joan nintzanean kantatu ginduztenak gogoratuz, bertso auxe bururatu zitzaidan:

Mundu onetan ez da iñorre

bear ainbeste dakiñik,

baiñan ala ere praile auek

ez dute beren berdiñik;

eliz, ederra bota zuten da

daude berria egiñik,

da zenbat gauden basarri zarrai

zutik egutsi eziñik !

Bertso orrek bear bada beste leku batean etzun grazi geiegirik egingo, baiña taberna artan danak bazakiten ni zein basarri zarretan bizi nintzan eta kantatu izan banu??

Lazkao Txiki batek ere kantatu zitun ederrak. Eske gora-berakin ari giñala Joxemielen bertso baten bukaera onela izan zan: “Ogei dur? eman nituen da/ez dakit zer egin zuten/baldin Patrizio izandu banitz/publikatuko zenduten” .

Askotan entzunda geunden, Goierriko bi industri-nagusi aundienakin artu-eman aundia zutela praile oiek: Zumarragako Orbegozorekin eta Legazpiko Patrizio Etxeberriarekin. Ortatik, Lazkao Txikiren ateraldi grazizko?a.

Gau artan beste bertso bat ere bururatu zitzaidan eta ara nola:

Alde aundia, egon liteke

lengotikan oraingora,

ikusitzen da emen alperrik

ez dala joaten denbora;

Jesus munduan ibili zanean

pobreak zitun gogora,

gaurko praileak bildutzen dira

Patrizioren ondora.

Beraz, orra bertsorik onenetako mordo aundi bat, nun galtzen diran; baiña, Balitz’ko errotak iriñik ez.