Azpeitia - Udaleko Kirol sailak bederatzigarren urtez jarraian abian jarriko du emakumeei lasterka egitera animatzeko programa. Zuk ere ahal duzu! programak bost asteko iraupena izango du eta bertan “korrika egindakoek nahiz inoiz egin gabeek, baina osasun egoera egokian dauden emakumeek hartu ahal izango dute parte; ez, ordea, aurreko urteetan egitasmo honetan parte hartu zutenek”.

Monitore batek gidatuko dituen saio-praktikoak astearte eta ostegunetan izango dira (goizez edo arratsaldez egiteko aukera izango da). Lehen saioa hilaren 22an egingo da eta interesatuek 7tik aurrera eman ahalko dute izena kiroldegian (prezioa 10 eurokoa da). Informazio gehiagorako 943 150 095 telefonora deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera idatzi. - J.L.