Ongi etorri magikoa
600 GAZTETXO IZAN ZITUEN LAGUNTZAILE | Olentzerok Donostiako kaleetatik egin zuen ibilbidean opariak banatu baino lehen
donostia - Ez zuen hutsik egin. Milaka pertsona zituen zain Olen-tzerok Donostiako Erdialdeko kaleetan asteazken arratsaldean. 18.00etan hasi zuen prestatutako ibilbidea, Mari Domingi alboan zuela eta 600 gaztetxo inguruan zituela. Animaliak ere ekarri zituen ikazkinak menditik: ardiak, astoak eta ahuntzak (opariak zeramatzaten animaliek, guztiekin ezin bai-tzuen Olentzerok).
Desfilea magikoa izan zen begira zeuden gaztetxoentzat. Gozokiak harrapatu eta poltsikoak bete zituzten askok (500 kilo banatu zituzten, zeliakoek jateko modukoak). Beste batzuk, ordea, ikatza eraman zuten (beste 100 kilo ekarri zituen Olentzerok menditik).
Erdialdeko kaleak zeharkatu eta donostiarrak agurtuta, deskantsa-tzera joan zen Olentzero, gau luzea baitzuen zain. Egun osoan zehar hiriko beste auzoetan ere izan zen ikazkina haurrak bisitatzen eta ba-tzuen eta besteen azken orduko eskutitzak eta eskariak jasotzen. Ondoren, datorren urtera arte agurtu zituen gaztetxo donostiarrak. - N.G.