Lasarte-Oria - Zuhaitzen Egunaren XXIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten Lasarte-Orian. Bihar, Udalaren euskaltegiak, AEK euskaltegiak, Sexuen arteko Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, erretiratuen elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere. Ondoren, ostiralean, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izango da.

Bi egun horietan erretiratuen elkartetik aterako dira parte-har-tzaileak 9.30ean. Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz, lizar, pago eta gereziondoen 150 kimu landatuko dira.

Udalak jardunaldi ludiko honetan herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu, "izan ere, une atsegin bat pasatzeaz gain, gure basoen birsorkuntzan lagunduko da". Landaketa honetan parte hartu nahi dutenek bihar arte eman dezakete izena 943 376 189 telefono zenbakiaren bidez goizean, 10.30etik 13.30era.

Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzien-tziatu nahi du eta martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu basoak zaindu beharraz. - A.M.