zumaia. Zumaiako Darahli elkarteak antolatuta, Desagertuak erakusketa inauguratuko dute gaur (18.00) eta hilaren 16ra arte izango da Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan bisitatzeko aukera. Sahararen inguruko erakusketa aste barruan, 18.00etatik 20.00etara eta larunbata eta igandetan, 12.00etatik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara zabalduko dute. Gervasio Sánchez, argazkilari-kazetariaren ibilbide zabalaren 40 lan jasotzen ditu erakusketak. 1998 eta 2010 bitartean garatu zen proiektu zabal horretan sendotasunez azaleratzen da memoria, egia eta justizia errebindika-tzeko nahia.

Darahliren proiektuen txokoa ere izango da Oxforden eta haima txikia jarriko dute bertan, hango jan-tzi eta tresneria etnografikoarekin. Ikus-entzunezkoak ere jarriko dira. Bestalde, larunbatean (19.00) Darahli Saharatik kanpo hitzaldia eskainiko dute.