Ibarra. Ibarrako Kultura eta Gazteria sailak apirilaren 2tik 5era bitartean, Pazko Astean, haur eta gaztetxoei zuzentzen zaien programazio berezia antolatu du.

Lehenengo emanaldia txotxongiloena izango da, izan ere apirilaren 2an Etxean goxo emanaldia eskainiko du Rosa Maria Martinezek, 17.00etan, kultur etxean. Hitza, ipuina, mugimenduak, dantza, musika eta txotxongiloak nahasten ditu ikuskizunak.

Apirilaren 3an, berriz, Bertsol-Haritza ipuin kontaketa izango da ordu berean eta leku berean. Kontakizuna eta kantakizuna uztartzen dituen ipuin kontaketa da, bost eta hamaika urte bitarteko haurrei zuzendua dagoena eta bertsolari-tzaren mundua gerturatzen duena.

Apirilaren 4an pailazoen txanda iritsiko da. Kiki, Koko eta Mokok Natura gara emanaldia eskainiko dute Ibarrako haurren aurrean. Azkenik, apirilaren 5ean, Antzokiko istorioak emanaldia eskainiko du Jakin eta Jolas taldeak. Ikuskizun berezia da, ipuinak kontatzeaz gain, antzeztu egiten baitira, eta eszenatokia benetako antzoki batean bihurtuko dute.