Berastegi. Festa handi bilakatu zen atzo Berastegiko udaletxe berrituaren inaugurazioa. 2009an eraikin hau ondare kultural bezala inskribatu zen eta ikusgarria da oso. Berriztapen obrek izaera mantendu nahi izan dute eta egurrezko egiturak bere horretan jarraitzen du. Aritz Mujika alkateak "eraikinari erabilera emateko" deia egin zien berastegiarrei. Ekitaldian Martin Garitano diputatu nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta alkateak parte hartu zuten. argazkia: m.s.s.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
