Hondarribia. Beraien etxeetatik kalera jeisteko zailtasunak dauzkaten pertsonei laguntza emateko helburua duen Kalez-Kale programaren hitzarmena beste urte batez berritu dute Hondarribiko Udalak eta zerbitzua bidera-tzen duen DYA elkarteak.

Programa honek 12.000 euroko aurrekontua du eta iaz, 19 erabiltzaile izan zituen, guztira 469 irteera egin zituztelarik DYAko kideek.

Kalez-Kale "ez da bakarrik etxean igogailurik eduki ez eta kalera irte-tzen laguntzea behar duten adineko pertsonentzako zerbitzua, baizik eta oro har edozein eratako irisgarritasun arazoak dituztenentzat", esan du Maite Pelaez, Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

Kalez-Kale zerbitzua erabili nahi dutenek, aurretik Udalera 943 111 293 telefonora deitu behar dute eta ondoren, familiarekin kontaktua egiten da hitzordua finkatzeko.