Ibarra. Gaztetxetik pasatu diren belaunaldi guztiak elkartuko dira asteburu honetan, 20. urteurrenean. Egitarau berezia antolatu du Gazte Asanbladak gaur eta biharko eta "gazte zein helduak" animatu dituzte ekintzetan parte hartzera.
Egitarauari hasiera emateko, gaur rap eta hip hop-aren bidez errealitatearen kritika egiten duen Pablo Hasel kataluniarrarekin solasaldia izango da, 19.30ean, Arte Revolucionario izenburupean Sebegin.
Bihar ere izango da non gozatu Ibarran. Eguerdian gaztetxoentzako emanaldia izango da Zirkolore-tsua saioarekin eta ondoren herri bazkaria egingo dute Subegin. Bertso-poteoa izango da arratsaldean Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua bertsolariekin eta gauean Vendettaren kontzertua. Kontzertuetako sarrerak bost euroan eskura daitezke Ibarrako Zubiaurren, Atarin, Gaztetxean, eta Alaien eta Tolosako Denaken.