Ibarra. Bihar izango da Ibarran Ibarra, azoka eta piparra azoka berezia, non lehiaketa gastronomikoa, piparraren topaketa, postuak, abereak eta jai giroa ez diren faltako.
Azoka bi gunetan banatuta egongo da, batetik, Emeterio Arrese auzoa eta, bestetik, San Bartolome Plaza. Lehenengo gunean 22 elkartek parte hartuko duten piparraren lehiaketa gastronomikoa, piparraren topaketa eta Tolosaldeko ezti txapelketa izango dira. Gainera, Ibarrako baserritarren abereak ikusgai izango dira eta merkatariek euren txokoa izango dute. San Bartolome plazan artisautza postuak izango dira eta bazkari herrikoia egingo da.