Síguenos en redes sociales:

Euskara sustatzeko laguntzen deialdia zabaldu dute Hondarribian

Guztira 19.832 euroko diru kopurua bideratuko du Udalak deialdi honetan

hondarribia. Hondarribiko Udaleko Euskara arloak hizkuntza honen erabilera sustatzeko diru-laguntzen deialdia zabaldu du. Udalak guztira 19.832 euro bideratuko ditu deialdi honen baitan dauden euskararen erabilera sustatzeko helburua duten bost ataletara.

Horien artean, lehenengo ildoa udako euskara ikastaroak antola- tzen dituzten ikastetxeei zuzendutako diru-laguntza da. Guztira, 9.800 euro bideratuko ditu Udalak ikastaro hauetarako eta laguntzak eskatzeko epea ekainaren 28ra arte egongo da zabalik.

Diru-laguntza programa honen bigarren ildoa euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzten talde eta elkarteei zuzenduta dauden 3.100 eurok osatzen dute, eta hirugarrena, Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joango diren herritarrentzat dago zuzenduta, 3.132 euroko kopuruarekin.

errotulo eta webguneak Bestalde, euskara sustatzeko diru-lagun- tzen laugarren lerroa udalerriko establezimenduei zuzenduko zaie, kanpoko errotulazioa euskaraz jar- tzen dutenen artean 1.080 euro banatuaz, eta azkenik, Euskara arloak beste 2.000 euro zuzenduko ditu elkarte, enpresa eta besteren web orriak euskaratzeko.

Azken bi hauetarako zein euskara sustatzen duten elkarteentzat eta udako ikastaro eta barnetegietarako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik.

Eskaera guztiak Hondarribiko Udalaren BAZak (Biztanleen Arreta Zerbitzuak) udaletxeko arkupeetan duen bulegoan egin beharko dira, aipatutako epeetan, 9.00tatik 13.30era eta 16.00tatik 18.00tarako ordutegian. Deialdiaren oinarriak www.hondarribia.org gunea daude.