Errenteria. Nagore Indakoetxea eta Aitor Arrieta errenteriarrek, V. Doinu Zahar eta XXXI. Euskadiko Aurresku txapelketen aurtengo irabazleak hurrenez hurren, beren sariak Errenteriako herriari opatu die aste honetan. Modu honetan, Indakoetxea eta Arrietak daukaten tradizioari jarraibidea eman diote, sari oroigarriok beren jatorrizko herriei urte batez emanez, txapelketen hurrengo edizioa ospatu arte. Irudian Indakoetxea, Juanra Cano, Pasaiako zinegotzia, Arrieta eta Julen Mendoza Errenteriako alkatea, sariak mahai gainean daudela. argazkia: a.m.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
