Zestoako Sastarrain baserriak datorren asterako udalekuak antolatu ditu
baserri eskolan zazpi eta hamahiru urte artekoek, besteak beste, zaldi ikastaroa jasoko dute
zestoa. Zestoako Sastarrain baserri eskolak udaleku irekiak antolatu ditu zazpi eta hamahiru urte bitarteko haurrentzat. Kanpamentuan zaldian ibiltzen ikasteko eskolak jasoko dituzte eta, halaber, baserriko jarduerak landuko dituzte. Oraindik izena emateko aukera dago abenduaren 27tik 31ra egingo duten ekimenean parte hartzeko.
Alde batetik, udaleku itxiak antolatu dituzte eta bost egunez haurrak Sastarrainen arituko dira ekimenetan parte hartzen eta lo ere bertan egiten.
Bestalde, udaleku irekiak ere izango dira nahi duenarentzat eta bost egun horietan, 10.00etatik 19.00etara izango dute beste haurrekin jolastu eta ikastaroetan parte hartzeko aukera parte-har-tzaileek.
Gabonetako egonaldi itxian parte hartzeko 37 euro ordaindu beharko dituzte gaztetxoek eta udaleku irekietan aritzeagatik, berriz, 20 euro. Apuntatzeko ondoko baserri eskolako telefono zenbakietara deitu beharko da: 943 148 239 edo 943 148 115.
Urtean zehar asko dira Sastarrain bisitatzen duten pertsonak eta Gabonetan ere batez ere gaztetxoenei bertako animaliekin gozatzeko aukera eskaini nahi die zentroak.
Más en Gipuzkoa
-
Los museos de Elgoibar se suman al Día Internacional de los Museos
-
“Vencer en el European Blues Challenge nos puso en el foco, pero hemos seguido trabajando con pico y pala”
-
Irungo Ostomila txotxongilo taldea Bretainiako Marionnetic jaialdian parte hartuko du
-
El proyecto de renovación del edificio de Hijos de Gabilondo en Eibar concita el interés de las constructoras