Gazteak, aspertzeko astirik gabe
Dantza ikastaroak, kayakean ibiltzeko edo Zumaiako biotopoa ezagutzeko irteerak... denetik antolatu du Zarauzko gaztelekuak uda honetarako. Ostiralean, gainera, topaketa egingo du Getarian. Testua Ainara Lozano argazkia A. Garcia
gazteek ez dute uda honetan aspertzeko astirik izango. Zarauzko gaztelekuak jarduera ugari antolatu ditu uztaila eta abuzturako eta, gainera, ostiral honetan Getariako gaztelekuko kideekin bat egingo dute ekintza ezberdinez betetako topaketan gozatzeko. Halaber irteera gehiago izango dira datozen asteetan.
Gaur amaituko den koreografia tailerra ere antolatu dute gaztelekuko arduradunek eta zortzi bat pertsona aritu dira bertan parte hartzen. Aurreko astean ere Lasturrera joan ziren gaztetxoak paintball-ean jolasteko. Ostiralean Getarian izango den topaketa eta gero, hilaren 27an Uliako itsas ertzera irteera egingo dute zarauztarrek.
euskal dantza ikastaroa
Mareartea ezagutzeko irteera
Uztaileko azken ekintza Oriora egingo duten txangoa izango da. Kayakean ibiltzeko aukera ere eskainiko dute Urola itsasadarrean.
Abuztuan ere ekitaldi mordoa egongo da aukeran. Honela, abuztuaren 26etik irailaren 7ra, Euskal Jairako prestatzeko dantza koreografia tailerra eskainiko dute astearte eta ostegunetan 10.30etik 12.30era, 15 euroren truke. Abuztuaren 23a izango da izena emateko azken eguna. Abuztuaren 24ean, berriz, zaldian ibiltzeko irteera egingo dute eta udako egitarauak amaiera bikaina izan dezan, irailaren 11an Zumaia eta Deba artean dagoen biotopo babestura, marearteko zabalgunera, joango dira. Zumaiara trenez bidaiatuko dira eta han barku batean kostatik txango gidatua egingo dute. Ekintza guztietan parte hartzeko gaztelekuan eman beharko da izena.
Más en Gipuzkoa
-
Los santiagos afectarán a los aparcamientos de Pasai Donibane
-
Esta es la morcilla preferida de Argiñano (y es de Beasain)
-
Carlos Sánchez se alzó con la victoria en el Torneo Anaitasuna-Kakute Blitz de Azkoitia
-
El ajedrez juvenil se hace un hueco en las fiestas de Santa Ana del barrio Bolu de Bergara