arrasate. Arrasateko Portaloira Topaguneak, herriko hainbat eragileen atxikimenduarekin, Elkartasun Eguna prestatu du larunbaterako "Euskal Herriko preso politikoek orokorrean eta, bereziki, herriko presoek bizi duten egoera larria salatzeko" helburuarekin. Horrela, 12.00etan triki-bertso poteoa egingo dute eta 14.30ean, parrillada izango da Biteri plazan. Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, 12 tabernatan beste horrenbeste musika taldeek giroa piztuko dute, eta 19.30ean, manifestazioa izango da. Gaztetxean, Skarmento, Show Business, Kañeria 13 eta Ihesbide taldeek joko dute (23.00, lau euro).
- Multimedia
- Servicios
- Participación
